Honi buruz
Urtarrilaren 9an zabalduko ditu ateak Lezoko ikastolak eta 22an inauguratuko dugu.
Zorionak! proiektu hau sustatu duten lezoar familiei, ikastolen betiko grinaren zuhaitz ardaxka gazteak. Herri baten biziraupen senak sortu zituen ikastolak orain dela hainbat hamarkada eta bizitzeko irrikaz jarraitzen dugu bide hori urratzen.
Mila esker, bihotzez, modu batera edo bestera laguntza eskaini diguzuenoi: Kilometroak 2010ean lan egin zenuten guztioi eta Euskal Herriko luze zabaletik gure festara etorri zinetenoi.
Eta mila esker Lezoko Udalari: herrigintzatik sortu gara eta ikastolako ateak zabalik egongo dira -beti- herrigintzarako. Beraz, ekipamendu paregabe bat irabazi du herriak eta gure jarduera nagusia hezkuntza bada ere, ziur gaude ikastolaren presentzia nabarituko dela euskara eta euskal kulturaren aldeko auzolanean.
Mila esker eta laster arte!