Joan edukira

Kultura euskaraz bizitzeko irrika

Urtarrila 18, 2012

Igande honetan Lezoko ikastola berria inauguratuko dugu baina inaugurazio ekitaldi ohiko bat, derrigorrezkoa izanagatik, gutxi iruditzen zaigu, ez baita egunero ikasola berri bat zabaltzen! Zer hobeto ikastola berri baten jaiotza ospatzeko kultur dosi on bat baino? Egitarau txiki baina dotore bat prestatu dugu. Bide batez, izan dadila hauxe gure omenaldi xumea joan berri zaigun Txillardegiri.

Urtarrillaren 27an, ostirala, 18:00tan Gezalan:
Azken Portua haur antzerkia (4-8 urte). Sarrera doan.

Leku mugatua denez, haurrak bakarrik sartuko dira. Haur guztiak sartu ondoren leku libreak badaude sartu ahal izango dira gurasoak.
Informazio gehiago hemen: http://dejabuazkenportua.blogspot.com

Azken Portua

Urtarrilaren 29an, igandea, 18:00tan Gezalan:
Bertsolari, Asier Altunaren filma. Sarrera, 3 euro.

Filmari buruzko informazio gehiago hemen: http://www.txintxua.com/

Bertsolari

Otsailaren 4an, larunbata, 19:30an Gezalan:
Antzerkia, Gure bide galduak. Sarrera, 10 euro.
Lanari buruzko informazio gehiago hemen: http://gurebidegalduak.blogspot.com/

Gure bide galduak

Sarrerak osteguna 19tik aurrera izango dira salgai honako leku hauetan: Lezon, Kioskoan eta Estankoan; Lizeoko Idazkaritzan (943526850) eta Oreretako Xenpelar Kulturdendan.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Change )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Change )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Change )

Connecting to %s

Follow

Get every new post delivered to your Inbox.